GATZAREN ATZETIK: Mari-Xor

Ebook
Informazioa
ARGIAREN ALABA. Hitzaldi Tailerrak PDF Imprimir E-mail

-----------------------------------------------------------------------

 

Zelan hurreratu autore klasikoengana? Zelan hurreratu autore klasikoak gugana? Zer da klasikoa? Zer da tradizioa?

Bizenta Mogel Azkoitian jaio arren, neure jaioterritik pare bat kilometrora hazi eta hezi zen: Markina-Xemeinen.

XVIII. mende amaiera zen. Baserriz inguraturiko kaleko etxe batean zortzi urte inguruko neskato bat latinezko liburuak irakurtzen eta euskarazko alegiak idazten ari zen, kriseiluaren argipean.

Ezin izan nuen burutik kendu. Irudi hura sasoi hartako Markinara txangoa egiteko gonbidapena zen, zalantzarik gabe.

Informazio bila hasi eta artikulu eta ikerketa ugarirekin aurkitu nintzen. Eta, datuak lotu ahala, ikertzen jarraitzeko irrika areagotzen zihoan neurrian, bizipen hura norbaitekin partekatzeko gogoa piztu zitzaidan.

Halaxe sortu zen Bizenta Mogel (1782-1854): andre argi baten ikurrak tailerra, non mota askotako informazioa deszifratzen goazen, aurrez aurre ditugun hamaika pakete irekitzen dugun heinean.

Hasteko, baina, biribilean esertzen gara, paketeok aurrez-aurrez ditugula, eta soka bat luzatzen dugu partaideon artean, Tradizio eta Historia hitzen ezaugarri bizia nabarmentzeko. Gero, aipaturiko paketeok zabaltzen hasten gara, detektibeak edo ikerlariak bagina bezala.

Paketeetan bina objektu eta gutunazal bana daude, pakete bakoitzaren aurrean dagoenak agerira aterako dituenak gainontzekoen informaziorako.

Halaber, gutunazal bakoitzaren gainean, ikur baten izenburua dator idatzita eta, gutunazalaren barruan, berriz, mota askotako datuak aurkiko ditugu, hara nola, eskutitzak, eskuizkribu zatiak, adituen iritziak…, andre idazle hark txikitan hasitako balizko egunkari orri solte batzuk eta guztia imajinatzen laguntzen digun gaur egungo narratzaile bat.

Datuak eta objektuak aldian aldiko ikurra ulertzeko pista bihurtzen dira saioak aurrera egin ahala eta, horrela, pistak eta datuak deszifratuz goazen neurrian, protagonistaren izaera, obra eta testuingurua hobeto ulertzen lagun ditzaketen hamar ikur osatzen joaten gara, hausnarketa, talde lana, intriga eta irudimena gidari direla.

Azkenean, paketeak berriro bildu ondoren, ekitaldiaren hasieran, partaideen artean zabaldutako soka batzen dugu berriro, Tradizioa eta Historia kategorien izaera bizia eta gaurkotua (eta, beraz, subjektiboa), frogatuta geratu direla erakusteko.

Amaitzeko, partaide bakoitzari Bizenta Mogel, andre argiaren ikurrak batzen dituen dekalogoa ematen zaio, laburpen gisa, oinarrizko bibliografia eta link interesgarrienekin.


BIZENTA MOGEL (1782-1854). ANDRE ARGI BATEN IKURRAK


ZER Tailerra

IRAUPENA Ordu eta erdi inguru

NORK Yolanda Arrieta Malaxetxebarria www.nitikgura.com

PARTAIDE KOPURUA 25-40

NORENTZAT

- Goi mailetako euskara ikasleak

- DBH-4 eta Batxilergoko ikasleak

- Irakasle Eskoletako ikasleak

- Irakurle-taldeak

- Jabekuntza eskoletako partaideak

- Interesa duen edonor


TAILERREAN LANTZEN DIREN GAIAK

. Autore klasikoengana hurbiltzeko moduak

. XVIII. mendeko emakume idazle euskaldun bat bere testuinguruan

. Euskararen sustraiak

. Herria/Hiria  harremana/dikotomia

. Ilustrazioaren eragina euskal letretan

. Kultura klasikoa / herri kultura

. Bizkaiera

. Euskara, ahozkotik paperera

. Bilbo euskaldunaren arrastoak

 

HARREMANETARAKO

Yolanda Arrieta

943-360213 / 637000501

Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 

 
RocketTheme Joomla Templates