GATZAREN ATZETIK: Mari-Xor

Ebook
Informazioa
ARGIAREN ALABA. Informazioa PDF Imprimir E-mail

ARGIAREN ALABA

ZER Nobela

ITURRIA (genero aldetik) El mundo de Sofia (Jostein Gaarder)

NORENTZAT Gazte literatura zabal bat: 15 urtetik 100era

- DBH-3, 4 eta Batxilergoko ikasleak

- Goi mailetako euskara ikasleak

- Irakasle Eskoletako ikasleak

- Irakurle-taldeak

- Jabekuntza eskoletako partaideak

- Interesa duen edonor

HELBURUA

Bizenta Mogel Elgezabal andre idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez, fikzio-prozesua bera delarik ardatz eta eragile

LANGAIAK

1. XVIII-XIX. mendeko andrazko aktibo baten figura

Aurrekari kultural eta soziala, gaurko gazteentzat (nahiz helduentzat)

2. Euskararen balioa

Ahalmena, idatzizko hizkuntza kultuen pare jartzeko nahia eta borondatea

3. MARKINA XVIII-XIX. mendeetan

Idazlearen habia: hiribildua/herria, kaleak, bizimodua, giroa, pertsonaia ilustratuak

4. ABANDO eta Bilbo, XIX. mende hasieratik erdialderaino

Euskara hirian, giro soziala, aldaketak, karlistak eta liberalak

5. Euskal Herriko sasoi garrantzitsu baten historia zati bat

Erregimen Zaharraren amaiera/aldi berri baten hasiera: Ilustrazioa, Napoleondar gerrak, I. karlistada

OSAGAIAK

· Narratzaileak: Mirari 17 urteko euskaldun amerikarra eta izeko Amaia ikertzaile eta sortzailea

o Irakurlea kokatzen lagunduko digute gaurko bizimodua eta ordukoa alderatuz

o Bizentaren belaunaldiko zenbait artista gazte europarren zertzeladak tartekatuko dituzte

(J. Austen, Mozart), sasoi bereko pertsonaien arteko kointzidentziak eta ñabardurak agertuz

· Bizenta Mogelen idatziak

o Errealak: eskutitzak, ipuinak, hiztegiak, itzulpenak

o Fikziozkoak: “balizko” ezkutuko egunkari bat

· Datu historiko, etnografiko eta antropologikoak

· Letren azterketa grafologikoak: Irune Ibarra EHU-ko Hezkuntza Zientzietan irakasle eta grafologoa

· Pertsonaiak

o Errealak: Bizentaren senideak (ama, neba Juan Jose eta ahizpak, osaba Juan Antonio Mogel, osabaren lagun ilustratuak eta Frantziatik ihes egindako apaizak, Vargas Ponce jauna, Humbolt jauna, Bizentaren senar Eleuterio Basozabal, haren aita, Bilboko euskaltzaleak …
o Fikziozkoak: baserritarrak sinbolizatzen dituen Maritxu esneduna eta haren alaba Joxepa, gaur egungo narratzaile Mirari eta Amaia, Karmeldarren komentura datozen erromesak …

ORRI KOPURUA 160 orri

ARGITALETXEA Auto-edizioa, Durangoko BIKO komunikazioa enpresaren bitartez

BABESLEA Markina-Xemeingo udala

LAGUNTZAILEAK Bizkaiko Foru Aldundia (EIE-ren Idazleakaz programa), Ipar Aldeko EKE eta Hendaiako Abadia Eremuko Nekatoenea artisten etxea

AURKEZPENA 2014ko ekainaren 20an, iluntzeko zortzietan, Markina-Xemeingo udaletxean

 

 
RocketTheme Joomla Templates