AURKEZPENA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Elkarte, herrialde edo erakunde handienaren atzean pertsonak daude. Pertsonek eratzen ditugu gerrak nahiz paktuak; pertsonek osatzen ditugu trintxerak nahiz dantza-kateak. Pertsonek antolatzen ditugu lehiak nahiz topaketa lauak. Pertsonek eraikitzen ditugu harresiak nahiz zubiak.

Pertsona bakoitzaren baitan dago dena, suntsitzeko indarra nahiz sortzeko kemena. Zenbat eta hobeto ezagutu nork bere burua, errazago ezagutuko dugu ingurua. Zenbat eta hobeto ezagutu nork bere baliabide eta mugak, argiago hurbilduko gara bestearengana.

NI-tik GU-rako bidean naukazue, beraz. Hantxe aurkituko nauzue, hots, hementxe.

Nirea zure
zurea nire,
nirea eta zurea
gure.

Yolanda Arrieta                                                                                     Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

637000501

 

 

 
RocketTheme Joomla Templates