GATZAREN ATZETIK: Mari-Xor

Ebook
Informazioa
ARGIAREN ALABA. Informazioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

ZER Nobela. Kritika (Javier Rojo). Kritika (Amaia Alvarez)

NORENTZAT Gazte literatura zabal bat: 16 urtetik aurrera.   Sinopsia.

HELBURUA Bizenta Mogel Elgezabal andre idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez eta fikzio-prozesua bera delarik ardatz eta eragile

LANGAIAK. Bideoa: Oizmendi telebista.

XVIII-XIX. mendeko andrazko aktibo baten figura

Aurrekari kultural eta soziala, gaurko gazteentzat (nahiz helduentzat)

Euskararen balioa

Ahalmena, idatzizko hizkuntza kultuen pare jartzeko nahia eta borondatea

MARKINA XVIII-XIX. mendeetan

Idazlearen habia: hiribildua/herria, kaleak, bizimodua, giroa, pertsonaia ilustratuak

ABANDO eta Bilbo, XIX. mende hasieratik erdialderaino

Euskara hirian, giro soziala, aldaketak, karlistak eta liberalak

Euskal Herriko sasoi garrantzitsu baten historia zati bat

Erregimen Zaharraren amaiera/aldi berri baten hasiera: Ilustrazioa, Napoleondar gerrak, I. karlistada

 

OSAGAIAK

· Narratzaileak: Mirari 17 urteko euskaldun amerikarra eta izeko Amaia ikertzaile eta sortzailea

Irakurlea kokatzen lagunduko digute gaurko bizimodua eta ordukoa alderatuz

Bizentaren belaunaldiko zenbait artista gazte europarren zertzeladak tartekatuko dituzte (J. Austen, Mozart)

· Bizenta Mogelen idatziak

Errealak: eskutitzak, ipuinak, hiztegiak, itzulpenak

Fikziozkoak: “balizko” ezkutuko egunkari bat

· Datu historiko, etnografiko eta antropologikoak

· Letren azterketa grafologikoak: Irune Ibarra EHU-ko Hezkuntza Zientzietan irakasle eta grafologoa

· Pertsonaiak

Errealak: Bizentaren senideak (ama, neba Juan Jose eta ahizpak, osaba Juan Antonio Mogel, osabaren lagun ilustratuak eta Frantziatik ihes egindako apaizak, Vargas Ponce jauna, Humbolt jauna, Bizentaren senar Eleuterio Basozabal, haren aita, Bilboko euskaltzaleak …
Fikziozkoak: baserritarrak sinbolizatzen dituen Maritxu esneduna eta haren alaba Joxepa, gaur egungo narratzaile Mirari eta Amaia, Karmeldarren komentura datozen erromesak …

ORRI KOPURUA 160 orri

ARGITALETXEA Egilea editore. Durangoko BIKO komunikazioa enpresa bitartekari.

BABESLEA Markina-Xemeingo udala

LAGUNTZAILEAK Bizkaiko Foru Aldundia (EIE-ren Idazleakaz programa), EKE eta Hendaiako Abadia Eremuko Nekatoenea artisten etxea

AURKEZPENA      2014ko ekainaren 20an, iluntzeko zortzietan, Markina-Xemeingo udaletxean

 

 
RocketTheme Joomla Templates