GATZAREN ATZETIK: Mari-Xor

Ebook
Informazioa
GATZAREN ATZETIK: Mari-Xor. Informazioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Ipuin herrikoi bat aztertu nuen liburu honetan: Mari-xor euskal Cenicienta. Helburua? Tradizioaren inguruan hausnartzea.

Gizarte eta Kultur Antropologia ikasketak egiten ari nintzela egin nuen azterketa. Gatzaren sinbologia eta gizarte egitura ez ezik, ipuineko emakume eta gizonen irudiak aztertu nituen, eta ipuinean agertzen diren pertsonaia guztien arteko harremanen marrazkiak egiten ere saiatu nintzen. Zer esateko? Etxea, jabearena ez ezik, biziarazten duenarena ere badela, hots, etxea aitarena eta amarena dela, edo, beste modu batera esanda, etxea (gizartea) andrazkoena eta gizonezkoena dela.

Liburua EMAKUNDEren laguntzaz atera nuen, 2005ean.

46. orritik 55. era bitartean aurki dezakezue Mari-xorren bertsio originala [115-125]. Paperezko bertsioan ipuinaren orri bat falta da, ordea [117.a]. Bertsio digitalean dagokion lekuan txertatu dugu, orrialdeen ordena mantenduta.

Mari-xor ipuina grafia berrituaz irakurri nahi izanez gero, jo ezazue Jose Arratibelen Ipuin zaharrak (EREIN, 1995) liburura.

 
RocketTheme Joomla Templates