Gune biribila PDF fitxategia Inprimatu E-posta
  • Txoriaren gorputzak eta ekimenak –bere baitan jira-biran ibiltzeak– ematen diote forma habiari.
  • Habiak forma biribila dauka, eta habia da txoriaren lehen gunea, aurki barrutik kanpora eta kanpotik barrura hegan egingo duen txoriaren lehen etxe goxo, lasai eta kutuna.
  • Leku batek ez du ezer bermatzen, baina lekuaren formak pista asko ematen du toki horretan egin gura denaz. 
  • Espazioz aldatzen dugunean ohiko zentzuak utzi eta psikearen  gune berritzaileekin harremanetan hasten gara.
  • Intimismoa:  kutuna, barnekoa, etxekoen artekoa, lagunartekoa, goxoa, lasaia.
  • Isiltasuna ere entzun daitekeen gunea.
  • Erosotasun aktibora eramango gaituena, lasai baina erne.
  • Elkar ikusi, elkarri entzun, elkarri kontatzeko lekua.
  • Oihartzunik gabea, epela, zaratarik gabea.
 
RocketTheme Joomla Templates