LUMA IZOZTUA BEROTZEKO HAMAR AHOLKU

       

 

1-      “Ez dakit ezer”. Gai arrotzari etxean leku egin.

 

-          Konektatu gaia norbere emozioekin: zer eragiten dit niri gai honek?

-          Ezereza ere emozioa da. Ezer sortzen ez badit, ezerez horri tira egin.

 

2-      “Zer  idatziko dut nik honetaz?” Irakurle konplize bat hautatu.

 

-          Nori hitz egin nahi diot? Amari, lagunari, aitari, haur bati...

-          Hautatu pertsona zehatz bat, zenbat eta hurbilagoa hobe. Haren hizkera, haren izaera, haren emozio, ideia eta ikuspuntuak hartu gogoan.

 

3-      “Ez daukat iritzirik gai honetaz”. Kate motzean aritu: nigandik zugana.

 

-          Lehen pertsona plurala oso orokorra da. Lehen pertsona singularrak zure “ni”arekin konektatzen lagunduko dizu, zuzen eta azkar. Hortik abiatuz gero, errazago “ezkonduko” zara aukeratu duzun irakurle konplizearekin.

 

4-      “Zenbat lerro egin behar ditut?”. Paper zuria zerrendez marraztu.

 

-          Paper zuriak eragindako zorabioa azkar pasatzen da paper hori zerrendez betetzen baduzu. Adib: gaiarekin loturiko bost hitz, bost aditz, bost adjektibo, pare bat galdera eta  aipatu emozioa laburbiltzen duen *esaldi nagusi bat.

 

5-      “Ez daukat estilorik”. Dakidanari tira egin.

 

-          Urte hauetan ikasten joan izan zaren esamolde, hitz-joko eta ehun euroko berba guztiak apuntatu, nahiz eta gaiarekin zer ikusirik ez izan.

 

6-      “Hau da kaosa!”. Zirriborroak multzotan banatu.

 

-          Zirriborro guztiak hiru multzotan banatu, orden honetan:

1-      AMAIERA (*esaldi nagusia)

2-      AURKEZPENA: anekdota hurbil bat

3-      ARAZOA / KORAPILOA: anekdotaren ildotik jarraituz

 

7-      “Ez daukat denborarik hau guztia lotzeko”. Puntada laburrez josten hasi.

 

-          Multzo bakoitzeko hitz, datu eta ideiak bata bestearekin josten hasi, puntada laburrez, norentzat ari garen burutik kendu barik. Erabili:

1-      Esaldi motzak.

2-      Bi puntuak.

3-      Galdera-erantzunak.

 

8-      “Hau txorrada!”. Takada batean idatzi, boligrafoa paperetik jaso gabe.

 

9-      “Ulertuko ote ?”Soberan dagoena kendu eta ondo dagoena nabarmendu.

 

-          Esan gura duzun hori nabarmendu, alferrikoak kenduz. Motz geratzen zarela uste baduzu, sartu hitz-joko edo esamolderen bat hasieran.

 

10-  “Beste hura jarri banu?” Garbira pasa eta ozenki irakurriz errepasatu.

 

-          Konfidantza izan egindako horretan, eta paragrafoz paragrafo garbira pasa.

-          Ahoz gorako azken irakurketarekin erritmoa markatuko diozu, azken koma eta puntuak jarriz edo kenduz.

 

Iruzkindu


Segurtasun kodea
Freskatu

RocketTheme Joomla Templates