ITZALPETIK PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Egileak

Irudiak:            Leire Urbeltz

Hitzak:             Yolanda Arrieta

 

 

Argitaletxea               EREIN

Laguntzailea              KUTXA

 

 

Ideia nagusia

Osotasun baten parte gara, ama lurraren zati bat, naturaren atal bat, eguzki amandrearen seme edo alaba eta, horregatik, beraiekin batera garatu nahi dugu, beraiek zainduz geure izatea ere zaintzen dugula jakitun.

ITZALPETIK, argi ttantta bat zure egunerokotasunean.

 

Sipnosia

Zer gertatuko litzateke, bat-batean, argi-indarrik gabe geratuko bagina?

 

Etorkizuneko hiri batean, bi neba-arreba gazte: Amini eta Marane. Beraien hiria ilunpean geratu da eta jendea zoroen pare dabil nora jo ez dakitela. Neska-mutilek haizegailu ibiltariak hartu eta argi-indar bila abiatzen dira. Beste lurralde batera iristen dira non gauza bera gertatu zen aspaldi  baina konponbide bat aurkitu zuten. Leku horretan gauza guztiak elkarri lotuta daude, eta, batzuetan, ez da nabari non hasten den bata eta non bestea. Leku horretan erlojuak geldi daude. Protagonistak beraien hirira itzultzen dira bertan ikusitakoa martxan jartzera. Eta, hala, hiriko izaki guztien artean kate luze-luze bat atondu eta zutik jartzen dute zerurantz begira. Behin eguzkira iristean protagonista txikienak eguzki amandreari eskatzen dio berriro bere urrezko soinekoa jantzi dezan. Eguzkiak, elkarlana ikustean, egunsenti eder bat oparitzen die itzalpetik atera daitezen. Harrez gero, hiritar guztiek goizero hartzen dute tartetxo bat elkarri lotuta eguzkiari esker ona adierazteko, lanera joan baino lehen.

 

Ezaugarri teknikoak

-       Orriak:          36

-       Neurriak:    30 x 25

-       Azal gogorra, guarda eta guzti

-       Lau kolore

 

 
RocketTheme Joomla Templates