ESKOLA AGENDA 2014-2015. Hegadan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Txoriak izaki bitxiak eta erakargarriak dira guztiontzat. Iratzargailu barik esnatzeko gai izateaz gain, aurreko urteko txokora itzultzeko kapaz dira, instintu hutsez, milaka kilometro egin ondoren. Manualik gabe egiten dute habia, txiri-txara, egitura soil bezain trinko bat osatuz. Dei egingo dizute udaberria iritsi delako. Oihu egingo dizute, ekaitza lehertzear dagoelako. Gertakizuna baino lehen hegaldatuko dira, ezkutuko radar bati esker. Eta ez dute arrautzarik edonon jarriko, ez; leku berezietan, baizik.

Bai, txoriak izaki bitxiak bezain erakargarriak dira guztiontzat, geure barneko grinekin bat egiten dutelako: beldurrak, pozak, askatasun goseak, bidaiatzeko premiak, itzuli nahiak …

Hainbeste direnez eta hainbeste daudenez, aurtengo agendako protagonista bihurtu ditugu, hilean bat gutxienez.

Zelan? HEGADAN.

 

 
RocketTheme Joomla Templates