ESKOLA AGENDA 2013-2014. Abereen eskola PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Aspaldi-aspaldi, animaliek ere bazekiten berba egiten. Azeriak ume txikien modura, zer edo zer bereganatzeko. Lehoiak harro-harro, denen nagusi zela agertzeko. Behiak, apal eta mantso, esnea ez garrazteko. Ahuntzak eta ardiak duora, beeeeheaan ala goiaaan, non zeuden adierazteko…

Aldi hartan, animalia guztiak bizi ziren elkarrekin eta gehienetan ondo konpontzen ziren. Hala ere, tarteka, iskanbilaren bat edo beste sortzen zen beraien artean, batik bat, jana lortzeko orduan.

Handiek indarra erabiltzen zuten irabazteko. Txikiek, indarrik ezean, argudioa, trebezia, jokoa, jolasa…

Izan ere, animaliek kontu ugari sortu izan baitute beti, bizirauteko.

Kontu horiei alegia deitzen zaie.

Alegiak, animalien ipuinak.

Alegiak, abereen eskola.

 
RocketTheme Joomla Templates