Oinarriak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
  • Denok gara sortzaile: irudimenarekin eta sentitzeko ahalmenarekin jaio gara.
  • Zentzuetatik sartzen zaigu informazioa: badugu zer kontatua.
  • Giltza? Etenik gabeko entrenamendua: tresnak olioztatu, ahalmenak prestatu eta borondatez jantzi.
  • Bizitza etenik gabe ari zaigu eskaintzen istorio bat, olerki bat, kantu bat… Guk hitzen bidez besteei “itzuli”ko diegu jasotako hori elkarrekin partekatzeko.
  • Garbitzeko aurrena zikindu egin behar; ezabatzeko aurrena egin egin behar; ordenatzeko aurrena desordena azalarazi behar. Beraz, ekin eta gero gerokoak.
  • Ez daukagu munduko denbora guztia. Une honetako momentua badoa, joan da. Beraz, goazen uneari ahalik probetxurik handiena ateratzera.
 
RocketTheme Joomla Templates