- Erritmoa: entzun, begiratu, idatzi, irakurri, begiratu, entzun, esan.
- Ezinari tarterik ez utzi, aitzakiei lekurik ez eman.
- Egin. Eta ez badakizu zer egin, itxaron eta lagunek egindakoa entzun.
- Etenik gabeko isuria: bakoitzaren ekarpenetik trabak eta beldurrak paperontzira jaurtiz.
- Unea bizi: hemen eta oraintxe, elkarri entzuten, elkar ikusten, zeure taupadei adi.
- Bakoitza bera da baina denon artean (talde) bat gara.
- Ekina: “gaizki” eta “ondo” ez da existitzen, ekina, ahalegina, abiapuntuari erantzutea, idaztea da bidea, askotan oso ondo jakin gabe zuzen goazen ala ez, ekinez goazelako bidea egiten.
|