ESKOLA AGENDA 2012-2013. Poesia tanta bat egunean Inprimatu

Lanak eta planak apuntatzeko erabiltzen ei nauzu.

Zeure buruarekin berba egiten ere laguntzen ei dizut.

Beraz, aurten,

gauza berri proposatu nahi dizut.

Zer?

Egunean poesia tanta bat.

Beharrekin batera, amets egiten jarraitzeko,

ilargi amandreari ere kasu egiteko,

segundo bakoitza ahalik koloretsuen imajinatzeko…

…tik, tak,

pol, pol,

tank, tank…

Poesia tanta bat egunean.