- Denok gara sortzaile: irudimenarekin eta sentitzeko ahalmenarekin jaio gara.
- Zentzuetatik sartzen zaigu informazioa: badugu zer kontatua.
- Giltza? Etenik gabeko entrenamendua: tresnak olioztatu, ahalmenak prestatu eta borondatez jantzi.
- Bizitza etenik gabe ari zaigu eskaintzen istorio bat, olerki bat, kantu bat… Guk hitzen bidez besteei “itzuli”ko diegu jasotako hori elkarrekin partekatzeko.
- Garbitzeko aurrena zikindu egin behar; ezabatzeko aurrena egin egin behar; ordenatzeko aurrena desordena azalarazi behar. Beraz, ekin eta gero gerokoak.
- Ez daukagu munduko denbora guztia. Une honetako momentua badoa, joan da. Beraz, goazen uneari ahalik probetxurik handiena ateratzera.
|